Espaņol Català Galego-Portuguęs

      Euskal Herriaren askatasunaren eta iraultza sozialistaren aldeko borroka astero aztertzea, eta borroka horri buruz eta sartua dagoen kapitalismoaren kontrako borroka mundialari buruz behin eta berriro guztiontzat eskuragarria den dokumentu-fondoa aberastea: horiek dira EUSKAL SARE GORRIAren web-orri honek zerbitzatu nahi dituen oinarrizko bi funtzioak; lehenengoa Euskal Herriari buruzko gure Zerbitzu Analitiko-informatiboaren bidez, eta bigarrena gainerako web-orriaren bidez.

      Baina, gainera, gure web-orriak bozgorailua izan nahi du alertazko garrasiak eta premiazko ekintzarako deiak luzatzeko, maiztasun izugarriarekin egin behar izaten dena, Euskal Herri Langilearen aurkako Espainiar errepresioa edo beste zeinahi herriren aurkako kapitalismo mundialaren errepresioa areagotzen denean.

      HORI DA ATAL HONEN FUNTZIOA. Ohartarazi, erne jarri, salatu, nazioarteko elkartasunerako deia luzatu.

      NAZIOARTEKO ALERTAK ETA PREMIAZKO EKINTZAK

      Beste herri batzuetatik jasotako komunikatuak; aintzakotzat hartu ditzazuen eskatzen dugu (Salbuespenak izan ezik, komunikatu bakoitza soilik 15 egunez izango dugu, ahalik eta kopururik handiena erakusteko asmoz)

      • 2002ko OTSAILA: EUSKAL GAZTEEN MUGAGABE GOSE GREBAREKIN ELKARTASUNA

      EUSKAL SARE GORRIAK AURRERA ERAMAN DITUEN KANPAINAK

      • 1999KO MAIATZA: GARBIŅE GOMEZ, PILAR MONDRAGON ETA TXEMA OLABARRIETA EUSKAL PRESO POLITIKOEN ENTREGATZEA ETA TORTURA EKIDITEKO.

      • 1998KO MARTXOA: JOSU BEAUMONT EUSKAL PRESO POLITIKOAREN ENTREGATZEA ETA TORTURA EKIDITEKO